Aurkezpena barikuan

Heldu da urte osoko lanaren emaitza aurkezteko eguna, Peru Abarka Album Lehiaketa 2015-eko irabazlea. Zoragarria da, Leire eta Belenen lana izugarria da, izenburua: Betiko atzo? Bariku honetan egingo dugu aurkezpena Markina-Xemeingo Udalean 20.00etan. Saioan udaleko eta argitaletxeko ordezkariak izango ditugu, epai-mahaikideak eta noski irabazleak, bakoitzak bere iritsia emango digu, lehiaketa, norbere lana, albumei buruz… Gero egileak lana zinatuko digute, gero kopaua egiteko aukera ere izango dugu.

Bertan ikusiko garelakoan, ondo izan

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ilustratzailea ere badugu!!! Belen Lucas

Gaur batu da epaimahaia eta aukeratu dute ilustratzaile irabazlea, Belen Lucas, Belen eskarmentu handiko ilustratzailea da eta kalitate handiko lanaren sortzaile bezala ezagutzen dugu.
Oso lan ausarta aurkeztu du Belenek, pertsonai zentrala garbi aurkeztu du, aurrez aurre, ez du ezkutatu nahi izan. Testua detaile askorekin aberastu du, oso lan borobila da bere proposamena.
Aurten bakarrik 9 lan aurkeztu dira, denak ingurukoak, bakanen bat etorri da kanpotik, nahiz eta gutxi izan arren kalitate handikoak
Desiratze gaude lana amaituta ikusteko, Belenek uda guztia dauka aurretik amaitzeko. Aurkezpena beti bezala, urriaren 24an izango da, Bibliotekaren Egunean. Bertan ikusiko dugu albuma amaiturik.

http://belenlucasilustradora.blogspot.com.es/
https://www.facebook.com/belen.ilustradora

Milesker parte hartu duzuen denoi!!!!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Badugu irabazlea!!!!

Irabazlea Leire Arano izan da, “Betiko atzo” lanarekin.

Lanari buruz epaimahaikideak esandakoa:
Ispiluan bere burua ezagutzen ez duenaren erretratua da. Egitura biribila izateaz aparte (egunen gurpilarekin bat doana), idazkera aldetik dotorea da oso: esaldien erritmoa nabarmentzen da, eta hizkuntza landua eta ederra darabil egileak. Hitzekin jolasean aritzen da, eta irudi ederrak sortzen ditu. Estilo-baliabideak ere finak: sarearen alegoria bizitzarekin parekatzean, adibidez.

Idazleari buruz:
Leire Arano 1971n Zumaian jaio zen eta Zumaian bizi da, itsasoaren ertzean beti, eta itsasoari begira. Ikasketaz tximeleta, lorez lore asko usaindu baina ezer bukatu gabea: enpresa-ikasketak, filosofia, psikologia… Lanbidez, berriz, itzulpengintzan aritu da azken hamar eta koska urtean, eta horretan dihardu orain ere, euskarara testuliburuak ekartzen batik bat, gaztelaniatik beti. Orain bi urte bolada batez lanik gabe gertatu zen eta, herriko Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketara narrazio bat aurrenekoz aurkeztu eta Zumaiako onenaren saria lortu zuen. Horrek adoretu egin zuen nolabait, eta aurten, bestelako gorabehera batzuk tarteko, Peru Abarka lehiaketara aurkeztera animatu da, duela hiru urte bilduma honen berri jakin zuenetik erabat liluratuta daukalako, batik bat.

Orain ilustrazio lehiaketaren epea zabaltzen da.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

19 lan aurkeztu dira

Amaitu da idazlanak aurkezteko epea, aurten 19 lan aurkeztu dira, kopuru handia benetan.
Gehienak Bizkai aldetik etorri badira ere baditugu Gipuzkoako eta Arabako ordezkariak, Berlinetik ere heldu da lanen bat.

Markina-Xemeindik ere sekula baino lan gehiago aurkeztu zaizkigu… Animo! denoi

Orain epaimahaiaren txanda da, lan guztiak leidu eta beraien artean irabazle bat aukeratu, ea suertea dugun eta kalitate handikoak diren, lehia gogorragoa izango da baina gure epaimahaiko kideak eskarmentu handikoak dira eta aukera egokia egingo dute.

Irabazlea apirilaren 23an argitaratuko dugu, Liburuaren Nazioarteko Egunean

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2015eko edizioa martxan!!!

Bueno heldu da sasoia, hemen gara berriro, Peru Abarka Album Lehiaketa 2015 abianda.

Idazleok bialdu zuen lan zoragarriak!!!, animatu eta parte hartu!!!!

Hemen 2015eko idazleen oinarriak

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Aurkeztu dugu!!! Saio zoragarria!!!

Aurkeztu dugu aurtengo lana, ekitaldia zoragarria benetan, milesker Castillo eta Maiteri, gora Nafarroa!!!!

Hemen saioaren bideo batzuk: Maite lanean, magikoa eta Hitzak egindakoa

Hemen argazkiak: Markina-Xemeindo Sarean eta Mari Eli Ituartek ateratakoak

Eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-n albistea

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hemen dugu Zerua berun

image-1Hemen dugu aurtengo albuma, izugarria geratu da Zerua berun. Zoragarria Castillo eta Maiten elkarlanetik irten duen lana.

Urtero hobetzen goaz, Milesker parte hartu duzuen denoi!!!!!

Bariku honetan, urriaren 24an, beti bezala Biblioteka Egunean, izango dugu aurkezpena, denok zaudete gonbidatuta, 20.00etan Udalean.

Castillok eta Maitekin solasalditxo bat izango dugu, liburuaren nondik norakoak argituko dizkigute, zergatiak…

Gero aleak banantuko ditugu egileek sinatzeko eta ondoren kopaua… Gonbidatuta zaudete, animatu eta etorri!!!!!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi