Ilustratzaileen OINARRIAK

esp

1.- Lehiaketa
Album lehiaketa bi ataletan dago banatuta. Lehendabizi narrazio onena aukeratzeko lehiaketa egingo da, eta ondoren, aukeratutako narrazio hori ilustratzeko proposamenik onena aukeratuko da. Ondoko oinarri hauek arautzen dute ilustrazio lehiaketa.

2.- Lehiatzaileak
Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.

3.- Ilustratu beharrekoak
Ilustratu beharko den narrazio-testua https://peruabarka.wordpress.com blogean egongo da eskuragarri euskaraz, eta behin-behineko itzulpenean, gaztelaniaz.

Narrazio horretan oinarrituta, honako hauek aurkeztu beharko dira:
1.- Ilustrazio bikoitza (DIN A-3 tamainakoa, liburuaren 2 orrialderi dagokiona) guztiz amaituta eta koloretan.
2.- Portadaren zirriborroa.
3.– Story board proposamenaren zirriborroa: gutxienez 4 ilustrazio izan behar ditu.

4.- Lanak nola aurkeztu
Edozein teknika erabili ahal izango da.

Lanak formatu digitalean (jpg) aurkeztu beharko dira, 72 pixel inguruko erresoluzioan eta CD batean.

Kopia bakarra aurkeztuko da gutun-azal itxi batean. Gutun-azal horretan eta CDan ez da egilearen izena ipiniko, titulu edo ikurritza baizik. Gutun-azalaren barruan, titulu edo ikurritz berbera duen beste gutun-azal bat sartuko da. Bigarren gutun-azal horren barruan egilearen datuak adieraziko dira: izen-deiturak, telefono zenbakia, jaiotza-data eta helbide osoa. NANaren fotokopia bat ere sartu beharko da.

Lehiatzaileek gehienez ere bina lan aurkez ditzakete.

Epaimahaiak ebazpena emandakoan, lehiatzaileek hilabete bateko epea izango dute aurkeztutako lanak berreskuratzeko. Irabazle ez diren lanen jabetza egileena beraiena da.

5.- Non eta noiz aurkeztu
Lanak Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, bai eta postaz bidali ere honako helbide honetara:

Markina-Xemeingo Udala
“Peru Abarka Album Lehiaketa 2019”
Goiko Portala 3
48270 Markina-Xemein. Bizkaia

Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da 2019ko apirilaren 23tik ekainaren 21era arte.

6.- Lana burutzea
Irabazleak ilustrazio lana aurkeztutako proposamenei jarraituta amaitu beharko du. Behin betiko lana irailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko du Udalean.

Behin betiko lana jasotakoan ordainduko zaio sariaren zenbatekoa. 

7.- Lanaren jabetza
Irabazlearen ilustrazioak narrazio irabazlearekin batera osatutako album formatuan emango ditu argitara IBAIZABAL argitaletxeak. Lanaren jabetza egilearena izango da, baina argitaletxeak eskubide guztiak izango ditu lehendabiziko edizio baterako. Ondorengo ediziorik balego, argitaletxeak egilearekin hitzartu beharko ditu zehaztapenak.

8.- Saria
Irabazle bakarra egongo da eta 1.700 € jasoko ditu. Horrez gain, lana argitaratu egingo da album formatuan.

9.- Epaimahaia
Lehiaketari buruzko erabakia eta epaimahaikideen epaitza irabazleari zuzenean emango zaio jakitera. Gainontzeko parte hartzaileei eta komunikabideei ere jakinaraziko zaie.

10.- Beste arau batzuk
Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarri-arau guztiok onartzea. Antolatzaileek, lehiaketaren onerako egoki iritziz gero, behar beste aldaketa egin dezakete arauotan. Halaber, zaindu egingo dituzte aurkezten diren lanak, baina ez dute horien erantzukizunik edukiko. Lanek maila nahikoa ez dutela erabakitzen bada, saririk ez ematea erabaki liteke.

Hemen ilustratu behar den testua: Erakusleihoan
Hemen oinarriak pdf formatuan: Ilustratzaileen oinarriak 2019

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s