Lehiaketaren nondik norakoak

Peru Abarka narrazio lehiaketa 2005ean jarri zuten martxan Markina-Xemeingo Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Herri Bibliotekak elkarlanean. Helburu nagusia euskarazko ekoizpen literarioa sustatzea du.  Xede horrekin, argitalpen mota ez hain ohikoa aukeratu zen: album ilustratu formatua.

Saritutako lana egokiro argitaratua izan zedin Udalak argitaletxe batekin elkarlana abiatu zuen urte horretan: GERO-MEZULARI argitaletxearekin.  Hitzarmenari esker, Udalak lehen ediziorako egile-eskubideen jabetza argitaletxeari pasatzen dio, eta horren eskuetan geratzen da lana argitaratzea eta zabalkunde egokia ematea.

Lehen urtean, 2006an, ez zen kategoria edo adin-tarterik ezarri oinarrietan, eta, ondorioz, helduei zein haurrei zuzenduriko narrazioak aurkeztu ziren. Erabakia zaila izan zen epaimahaiarentzat, eta hurrengo urteetarako oinarriak aldatu ziren. Hortaz, bi kategoria ezarri ziren: batetik, haur literatura, eta, bestetik, helduen literatura.

Izen handiko idazleak eta idazle hasiberriak, denetarik izan dugu partaideen eta sarituen artean.

2009an beste aldaketa handi bat izan zuen Peru Abarka lehiaketak. Album batean ezinbestekoa den ilustratzailearen lana ere lehiaketa bidez aukeratzea erabaki zen. Hala jarraitu dugu gaur egun arte, emaitza ezin hobeagoekin.

2013ko deialdi honetarako ere badugu berrikuntzarik. Orain arteko bidaide izan dugun GERO-MEZULARI argitaletxeak utzi egingo du bere lankidetza, eta argitaletxe berri batekin ekingo diogu aro berri eta berrituari: IBAIZABAL argitaletxearekin, hain zuzen ere.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s