2019 Erakusleihoan

Amak halaxe nahita, saxofoia jotzen ikasi zuen semeak. Eskolatik bueltan, bere gelan sartu eta ez zion amak afal ordura arte deitzen. Aspertuta, leihotik begira ematen zituen orduak, eta iruditzen zitzaion begiratzen zituen leiho haien atzean bizi zen jendea bera baino zoriontsuagoa zela. Ordurako aita hila zen, eta bazekien amarentzat ez zela musika garrantzitsua, baina lustrea ematen zion familiari…

 

 

Karmele Mitxelena, 1988

Oiartzunen jaio nintzen 1988ko urtarrilaren 13an, eta ordutik bertan bizi naiz. Ogibidez Haur Hezkuntzako irakaslea naiz. Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egin nituen EHUn, Haur Hezkuntzako goi-mailako heziketa zikloa gero, eta Haur Hezkuntzako gradua ondoren. Hezkuntza Psikomotrizitate ikasketak ere burutu nituen. Literaturaren alorrean hainbat sari eskuratu izan ditut, baina hau da nire lehen liburua.

 

irrimarra, 2016

bikote sortzailea Karmele Gorroño (Galdakao, 1987) eta Irene Iruretak (Zumaia, 1989) osatzen dute. Unibertsitatean ezagutu zuten elkar, Arte Ederretan (Leioa), eta geroztik, elkarlanean aritu dira 2016an “irrimarra” sortu arte. Lan ezberdinak burutu dituzte

www.irrimarra.com