2016 Beroki gorria

Portada 2011 ABCD berri batGerratik ihesi Santurtziko portutik itsasontzian Ingalaterrara joan ziren umeen kontakizuna.

“Itsasontzian sartu ginen gehienok norbaitekin geunden han. Bagenuen eskutik nori heldu edo eskua estutzen zigun norbait. Denok genuen izena, baina identifikazio txartelean gure zenbakia agertzen zen. Eta kontatzen genekienontzat, kasik lau mila neska-mutiko ginen. Hala ere, gerra aurretik, Habana trasatlantikoak Alfonso XIII zuen izena eta zortziehun lagun eramaten zituen Kuba, Mexiko edo New Yorkerako bidaietan.” […]

 

pzubizarretaPatxi Zubizarreta. 1964
Euskal Filologian lizentziatua da. Haur eta gazte literatura idatzi izan du batik bat, baina, horrekin batera, helduentzat ere idatzi izan du. Itzulpengintzan ere aritua da, eta hainbat egunkari eta aldizkaritan kolaboratzen du.

Nabarmentzekoak dira hainbat musikarirekin eskaini izan dituen errezitaldiak (Jabier Muguruza, Pello Ramirez, Mikel Urdangarin, Joserra Senperena…).

Yolanda MosqueraYolanda Mosquera
Hiru urterekin, ama besoetakoak lehen pintura kutxatila oparitu zidan eta etxe hori bat egin nuen. Zortzirekin, txisteak asmatu nahaian, bakar bat atera zitzaidan, erabat tristea bera. Hamabirekin, gitarra jotzen hasi nintzen, lagunekin talde bat sortzeko. Hamazortzirekin, Arte Ederrak ikastea pentsatu nuen, bertako ikasleek ile urdina zeramatelako. Hogeita bostekin, estudio batean aritu nintzen diseinatzen eta letrekin jolasean; tarteka, marrazten. Hogeita hamarrekin, jaki gaziak gozoekin nahasten aritu nintzen ahizparekin; noizean behin, tulipanak nola marraztu irakasten. Hogeita hamabierekin, tea hartzen hasi nintzen, galletagatik batik bat. Hogeita hamabostekin, handitan zer izan nahi nuen aukeratu nuen, halako batean. Hogeita hamazazpirekin, txori bat erne zitzaidan buruan eta, harrez gero, aldean daramat noranahi noalarik. Hogeita hamazortzi eta erdirekin, uste dut amets oro bilaka dezakegula egia.