2015 Betiko atzo?

Betiko atzoBegi-zuloek dei egin diote sarrerako ispilutik, eta itaunka hasi zaizkio, gordin. Nora zoaz piura horrekin? Behingoz egun handia iritsi eta zu horrela? Lore ustel zimela!
Itxura baino ez dela erantzun nahi lieke, itxurak zipitzik ere ez duela axola, begi azpiak ilun izanagatik ere lehengo bera dela, ospitaleko erizainik onena. Baina horretarako ere adorerik bildu ezinda ikusi du bere burua, hantxe, ispilu salatari ankerrean, gaurko gaua ere begirik itxi gabe igaro duela gogorarazten dion kanpoko kontzientzia arrotz hartan…

Leire Arano Leire Arano, 1971
1971n Zumaian jaio nintzen eta Zumaian bizi naiz, itsaroaren ertzean beti, eta itsasoari begira.

Ikasketaz tximeleta, lorez lore asko usaindu baina ezer bukatu gabea: enpresa-ikasketak, filosofia, psikologia… Lanbidez, berriz, itzulpengintzan aritu naiz azken hamar eta koska urtean, eta horretan dihardut orain ere, euskarara testuliburuak ekartzen batik bat, gaztelaniatik beti. Orain bi urte bolada batez lanik gabe gertatu nintzela eta, herriko Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketara narrazio bat aurrenekoz aurkeztu eta Zumaiako onenaren saria lortu nuen. Horrek adoretu egingo ninduen nolabait, eta aurten, bestelako gorabehera batzuk tarteko, Peru Abarka lehiaketara aurkeztera animatu naiz, duela hiru urte bilduma honen berri jakin nuenetik erabat liluratuta naukalako, batik bat.

Belen Lucas Belen Lucas, 1958 Ilustrar sentimientos
Cada historia obliga al ilustrador a estar atento y reinventarse. Hay textos que encierran secretos, otros por donde asoman certezas, hay textos que lo arrastran a uno a otros mundos donde reina el asombro, todo es posible…

Y los hay que comparten con el lector sentimientos, como Betiko atzo. Para ilustrarlos no basta con entender, hay que sentir. Entonces el oficio del ilustrador se vuelve, como el del arqueólogo, silencioso y paciente. Vas descubriendo palabras llenas de poesía, son ellas las que te permiten crear las imágenes.

Ha sido un placer ilustrar esta historia de Leire Arano y compartir con ella este álbum.