2014 Zerua berun

foto-488_130x200[Batzuetan pertsiana artetik sartzen den argiari begira harrapatzen dut neure burua, edo itsasertzeko errepideetatik gidatzen etxerako ordua luzatzeko.
Neure buruarekin bakea egin nahian egoten naiz, mundua buruan kabitzen ez zaizkidalako. Saihetsetik zelatatzen ditudan horiek kontura ez daitezen nire beldurra haiena baino handiagoa dela…]

Epaimahaikideen esanetan, nabarmentzekoa da lan idazlanak duen maisutasuna prosaren eta poesiaren artean zangalatraba aritzeko. Paragrafo trinkoak eta irudiz beteak agertzen dira testuan, gristasun itogarritik askatu nahian.

Mutuberriaren ilustrazioek mihiseak dirudite, berun kolorea primeran islatzen duten urdinek eta grisek zipriztintzen dituzte orrialdez orrialde giza itxurako siluetak, hegaztienak… Suarezek hitzez kontatzen duen barne mundua irudietara ekarriz.

Castillo Suarez

Castillo Suarez: Altsasu, 1976.
Euskal Filologian lizentziatu zen EHUn. Administrazioko langilea da ogibidez; euskara teknikaria da, hain zuzen ere.
Bere literatur lanari etorrita, poesia baizik ez du idatzi; horretaz gain, edo horren gainetik, hainbat hedabidetako ohiko kolaboratzailea da. Zenbait poema-sorta saritu eta argitaratu dizkiote Iruñeko Udalak eta Arabako Foru aldundiak;  2010ean Lizardi Saria irabazi zuen.
Bere lana:
– Amodio galduak, Iruñeko Udala, 1999.
– Bitaminak, Iruñeko Udala, 2000.
– Iragarki merkeak, Arabako Foru Aldundia, 2000.
– Mugarri estaliak, Susa, 2000.
– Madarikazioa, Arabako Foru Aldundia, 2003.
– Spam poemak, Elkar, 2004.
– Bala hutsak, Elkar, 2006.
– Souvenir, Elkar, 2008.
– Ebelina Mandarina, 2009.
– Urtebetetze festa, Elkar, 2012.

Maite MutuberriaMaite Mutuberria: Eltzaburu, 1985.
Ilustratzailea. Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziatua eta Ilustrazioan Goi-mailako Teknikaria.
Santillanarentzat argitaratutako testu liburuen ilustrazioak aparte lan hauek ditu kalean:

– Hizkuntzaren Keinua. Elkar, 2012 (talde lana). Irati Jimenezen testuaren ilustrazioa.
– Zure denboraren truke. Elkar, 2013. Uxue Alberdiren testuaren ilustrazioa.
– ¿Quién conoce?. 2013. A.J. Zarpin-en lanaren ilustrazioa
– Gerrak ez du izenik. Pamiela, 2013. Leire Bilbaoren testuarekin. 2013ko haurrentzako albumak sortzeko VII. Etxepare Saria
– Cuento de Babia y Luna. Fundación Patrimonio Natural de Castilla y Leon, 2014. Antonio Lombillorekin batera

Hainbat erakusketa egin ditu bai Nafarroan eta bai Nafarroatik kanpo.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s