2013 Pashmina gorria

Portada 2013 Pashmina gorriaTalib-ak eskualdea hartu zuenetik asko aldatu da Aisha eta Saimaren herria. Udaberria da Swat-en eta kolorez bete da Mingora, baina kaleetan gorrotoa eta izua dira nagusi; gerrako hegazkinen burrunda, tiroketa eta leherkari-hotsa.
Aitak pashmina gorria ekarri dio Saimari eta bi ahizpek ezkutuan egiten dute egunero eskolarako bidea. Talib-ak ediktua kaleratu zuenetik, gero eta arriskutsuagoa da eskolara joatea. Aishak koloreekin marrazkiak egiten dituen bitartean, Saimak hitzen bidez deskribatzen du hirian gertatzen den guztia. Idatzi egiten ditu orri gainean sortzear dauden munduak. Baita idazteak min ematen dion guztia ere. Ez da eguneroko bat hemen topatuko duzuna, irakurle; kolorez betetako mihisea baizik, belusezko tapizen moduan luzatzen baitira zelaiak Mingoran.

Ekhiñe EgigurenEkhiñe Egiguren: Donostia, 1978
Arkitektoa da lanbidez eta hirigintza alorrean egiten du lan.

Literatura du zaletasuna eta irakurtzea nahiz idaztea biak oso lotuta bizi ditu. Sormenak erakarrita hainbat literatur lehiaketetan parte hartu eta zenbait sari jaso ditu: Urruzuno sariak, Koldo Mitxelena sariak, Bergarako Amodiozko Gutunen Saria (1993an eta 2012an), Lasarte-Oriako XIII. Ipuin Lehiaketa, Berriobeitiko Udalaren Plazaola II. Ipuin Lehiaketa (2009), Satarka Poesia lehiaketaren XVII. (2010) eta XVIII. edizioak (2011), Durangoko Julene Azpeitia ipuin lehiaketa (2012), Lasarte-Oriako XXVI. Poesia Saria eta PASAIA HIRIA XVI. Poesia Saria (2012). Azken honen bidez kaleratu du bere lehen poema bilduma Hirigrafiak eta Paisaiagramak.

Sarien bidez argitaratutakoaz gain, aldizkarietan kolaborazioak egin ditu; The Balde, Aldiri, Maiatz, Administrazioa Euskaraz, Luma Berrien Eleak, Zazpika, Koult,e.a. Hatsa Elkartearen urteroko Hatsa Olerki Bilduman parte hartu du behin baino gehiagotan (2010, 2011, 2012 eta 2013). Liburu eta zine iruzkinak ere argitaratu ditu komunikabide idatzietan (egunkarietan, web orrietan eta aldizkarietan).

Abbadia Eremuko Nekatoenea egoitzan 2012ko urrian idazle egonaldia egiteko hautatua izan zen Lore bakanak eta beste poema batzuk egitasmoarekin. 2013ko udaberrian iparraldeko eskoletan gazteekin landu duen proiektua hauxe.

 

Leire SalaberriaLeire Salaberria: Andoain, 1983.
1983an jaio nintzen Andoainen, abuztuko uholde izugarri haietan. Amak beti kontatzen zidan hori txikitan. Betidanik marraztu eta margotu izan dut, hasieran, ume bat nitzelarik printzesak eta animaliak, gero pinturako klaseetan paisaiak eta bodegoiak. Arte Ederretan 2006an lizentziatu nintzen. Ilustraziorako griña bertan piztu zitzaidan arren, pintura ikutu nuen batipat, kuadro erraldoiekin hausartuaz. Italian Erasmusa egin eta bertan geratu nintzen bi urtez. Ondoren Bartzelonara joatea erabaki nuen Haur eta Gazte ilustrazioko graduondo bat egitera, Eina eskolan. Diseinuko beste graduondo bat egin nuen eskola berdinean. Javier Zabala eta Jindra Capek ilustratzaileen tailerrak jaso nituen Italian. Macerata eta Sarmeden 2010eko udan. Ilustrazio mundu honetan murgildu naizenetik lehiaketa eta erakusketa ezberdinetan hautatua izan naiz. 2011an Etxepare saria irabazi nuen “Euria ari duenean” nire lehen albumarekin. 2012an liburu hau Euskadi sarietan finalistetako bat izan zen. 2012an Bologna Childrens Book Fair nazioarteko ferian ilustratzaileen erakusketan parte hartzeko hautatua izan nintzen . 2013an berriz, Sharjah International Book Fair  nazioarteko erakusketan, Arabiar Emirerri Batuetan.

Orain arteko argitalpenak: “Euria ari duenean” nik idatzia, Pamiela argitaletxea eta Faktoria K de Libros. “Los invitados de mi hermana” Eduardo Carrerak idatzita. El Naranjo (Mexico). “El señor Ramón y la señora Ramona” Beatriz Monterok idatzita. Oqo. “Dos medios zorros” Jon Juárezek idatzita. La Fragatina Ediciones. “Io, Quinuq”  Davide Cali-k idatzia. Kite Edizioni (Italia)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s