2011 ABCD berri bat

Portada 2011 ABCD berri batHego aldeko mutiko baten gogoetak, ipar aldeko aititaren etxean. Gazte etorkina zelan doan egokitzen egoera berrira: egun berriaren esnaera, senide berriarekin topo egitea, leihoaz bestaldeko errealitatea eta iragana talkan eta, azkenik, onarpena.

Ipuin hau narrazio poetiko edo poesia narratibo gisa koka daiteke, bertan jabekuntza baten adierazpen zuzena egiten delako, unean uneko sentsazioei adi, oroimena piztuta eta irudimenari tartea utziz, guztia hitzen musikaz inguratuta

 

Yolanda ArrietaYolanda Arrieta: Etxebarria, 1963
Aspalditik Usurbilen bizi den bizkaitarra naiz. Sorkuntzak, euskarak eta hezkuntzak mugitu naute azken hogei urteotan. Eskoriatzako Irakasle Eskolan deskubritu nuen Literatura. Donostiako Antzerki Eskolan, sorkuntza kolektiboa, eta Gizarte eta Kultur Antropologian, berriz, gauza guztiak eraiki daitezkeen bezalaxe deseraiki daitezkeela eta, ondorioz, beti dagoela berriro hasteko aukera bat. Ikasitako frogatzerakoan jabetu naiz, baina, besteekin aritzeko orduan, oso ondo datorrela nork bere baliabide eta mugak ezagutzea. NI-tik GU-ra doan bidean naukazue, beraz, neure eskarmentua, gogoa eta indarra zuen esku. GU baten esku uzteko unerik egokienean.

Yolanda MosqueraYolanda Mosquera
Hiru urterekin, ama besoetakoak lehen pintura kutxatila oparitu zidan eta etxe hori bat egin nuen. Zortzirekin, txisteak asmatu nahaian, bakar bat atera zitzaidan, erabat tristea bera. Hamabirekin, gitarra jotzen hasi nintzen, lagunekin talde bat sortzeko. Hamazortzirekin, Arte Ederrak ikastea pentsatu nuen, bertako ikasleek ile urdina zeramatelako. Hogeita bostekin, estudio batean aritu nintzen diseinatzen eta letrekin jolasean; tarteka, marrazten. Hogeita hamarrekin, jaki gaziak gozoekin nahasten aritu nintzen ahizparekin; noizean behin, tulipanak nola marraztu irakasten. Hogeita hamabierekin, tea hartzen hasi nintzen, galletagatik batik bat. Hogeita hamabostekin, handitan zer izan nahi nuen aukeratu nuen, halako batean. Hogeita hamazazpirekin, txori bat erne zitzaidan buruan eta, harrez gero, aldean daramat noranahi noalarik. Hogeita hamazortzi eta erdirekin, uste dut amets oro bilaka dezakegula egia.

Advertisements