2010 Arraroa

Lukasek eta Martinek sendagile-kontsulta bateko itxarongelan ezagutu dute elkar, hitzorduak sekula errespetatzen ez diren horietako batean. Deabruek beldur pixka bat ematen diotela esan dio Lukasek Martini, eta Martinek laguna arraro samarra dela pentsatu du. Margolaria da Lukas, margotzea gustatzen zaio. Erakusketa bat prestatu nahi du, baina ez du ausardia eta adorerik. Inspirazioa ere falta zaio. Martinek egingo dio bultza.

 

 

Irati GoikoetxeaIrati Goikoetxea Asurabarrena: Beasain, 1984
Betitatik entzun eta irakurri izan ditu ipuinak eta txiki-txikitatik izan du idazteko zaletasuna. Anaia Ekaitz du erreferentzia, bera baino 4 urte zaharragoa. Matematikan lizentziaduna, irakaskuntzan ari da lanera, eta gustura gainera. Ofizioa matematikari, baina afizioa literaturari eskaini dio. Larunbatero Itaka saioa egiten du Segura Irratian, duela 7 urtetik hona.
Ahots Bidaztiak ikuskizun parte-hartzaile eta koloretsua sortu zuen Ekaitz anaiarekin batera. Bi urtez Goierri eta Tolosaldeko zenbait herritan herritarrekin batera emanaldi gogoangarriak eskaini genituen.
Aspaldian ipuingintzari serioxeago heltzeko erronka jarri dio bere buruari. Poesia erabat alboratu gabe. baina.
Lortutako sariak: Urruzuno, BBK-Azkue, Ermua Hiria Literatur Saria, Hondarribiko  Satarka eta Bordari, Urnietako On Manuel Antia, Ordiziako Kimetz, Lizarrako Maria de Maeztu, Zumarraga-Urretxuko Iparragirre, Gabriel Aresti lehiaketan akzesita… eta izugarrizko ilusioa egin dion Peru Abarka lehiaketa.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAAraiz Mesanza Iturritxa: Gasteiz, 1983
Pagoen artean hazi zen, eta literatura zaleez inguratuta egon zen haurtzaroan, irakurzaletasuna kutsatu ziotenak.
Pintura gustuko izan du txikitatik -aitarengandik jasotako afizioa-, eta egiten zuena ondo egiteko gaitasuna garatu izan du. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen Leioan (Bizkaia). Ondoren, Bartzelonako ilustratzaileen ospe handiko Escola Massanara joan zen formazioan aurrera egiteko.
Bartzelonan bizi da, ilustratzaile lanbidean aurrera egin nahian.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s