2009 Lurmentzean

Portada 2009 Lurmentzean“Lurmentzean” ipuin labur bat da, misterioz eta sentsualtasunez betea. Elur garaian hasten da: auto bat mendi zurituen artean, asfalto gainean lasterka, ez dakigu oraindik nora; hortik aurrera, beste hainbat kokaleku: hotela, logela, ohea, balkoia… Guztien artean maitasun-harreman bat, irakuleak osatu beharko duena. Testua bezain esanguratsua da, bestalde, ipuinaren alderdi grafikoa: sujerentziaz eta delikadeziaz beteriko marrazkiak, grinaren gorria, elurraren zuria eta gauaren beltza elkartzen dituztenak.

 

Xabier MendigurenXabier Mendiguren Elizegi: Beasain, 1964
Filologoa ikasketaz eta editorea lanbidez. Obra zabala osatu du, genero ugaritan; besteak beste, haur-literatura idatzi du: Estitxuk pirata izan nahi du, Ezin da ipuinik asmatu ala?, Joxemeren abentura saila,Karabana batean bizi naiz, Gurpil gainean nabil, Miss Txatarra, Tatuaje bat daukat eta zer?, Itsasoko loti ederera; gazteentzako kontakizunak:Harrika, Patakon, Irakasle alu bat, Obsexuen kluba, Kanibalaren kaiola, Txakurraren alaba; helduentzako ipuin bildumak: Hamalau, Errautsen distira, 16 ipuin amodiozko, Bihotz gosetien kluba, Arima enkoniatuak, Bizitza homeopatikoak; eleberriak: Bekatuaren itzala, Berriro igo nauzu, Gure barrioa 1975, Uda betiko balitz, Elvis hil zen urtean; autobiografiak eta saiakeraren arteko lanak: Nerabearen biluzia, Errekarteko koadernoa, Arbelaren gainean; egunerokoa: Egunen harian, Paperjalearen dieta; antzerkia: Kanpotarrak maisu, Garai(a) da Euskadi, Hilerri itxia, Teleforo ez da Bogart, Heroien gaua, Amodioaren ziega…

Nuria HernandezNuria Hernandez Pintor: Bilbo, 1974
Leioan ikasi zuen Arte Ederretako fakultatean. Guggenheim museoan gia modura ibili bazen ere, berehala hasi zuen diseinu grafikoaren munduan ibilbide profesionala.
Ilustrazio lana gogoko izan du beti, eta apurka- apurka gero eta denbora gehiago eman du horretan, eta gaur egun Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionaleko (APIE-EIEP) kideda da. 2008an Emilio Urberuagaren zuzendaritzapean (Manolito Gafotasen egilea) ilustrazio taler batzuetan aritu zen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s