2007 Jaxinto eta giltza erraldoia

Portada 2007 Jaxinto eta giltza erraldoiaLiburu honetan jasotako istorioan, Eguzkia eta Ilargiaren arteko haserrearen ondorioak kontatzen dira. Lagun onak ziren biak, baina halako batean elkarri mokoka hasi ziren. Orduan, bata irten orduko bestea desagertzen hasi zen, eta ahaztu egin zitzaien lagun minak izan zirela ere. Zeruan nork agindu, horixe zuten borroka, eta biak aldi berean bazter guztiak argitzen zituztenez, inork ezin zuen jakin noiz zen gaua eta noiz eguna. Mundua erotu egin zen, jakina, eta liskarra amaitzeko eskatu zieten. Azkenean erabaki bat hartu zuten: munduaren alde batean Ilargiak aginduko zuen; bestean, Eguzkiak.

Miriam MendozaMiriam Mendoza: Orio, 1969
Txiki-txikitatik Zarautzen bizi izan da; beraz, zarauztarra sentitzen da. Betidanik irakasle ikasketak egitea zuen amets eta gaur egun ofizioz irakaslea da Zarauzko Ikastolan, eta afizioz ipuin kontalaria. Bi seme-alaba zoragarri ditu (Manex eta Joane) eta beraientzako dira berak sortutako kontu magikoenak.Txikitatik ipuin eta komiki asko irakurri izan du etxean, eta baliteke horrek ipuinetarako zaletasun hori bultzatzea, baita amak kontatutako istorio “horiek” ere.

Lana Maite Gaztelumendik ilustratu zuen

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s