Hemen gaude berriro, aurten ere Erein argitaletxearen eskutik
Idazlanak aurkezteko epea otsailaren 26an bukatzen da, hemen dituzue oinarriak, animatu eta bidali zure lana!!!!
Hemen gaude berriro, aurten ere Erein argitaletxearen eskutik
Idazlanak aurkezteko epea otsailaren 26an bukatzen da, hemen dituzue oinarriak, animatu eta bidali zure lana!!!!
Beno, orain ilustratzaileen txanda, irrikaz gaude zuen proposamenak jasotzeko
Hemen dituzue oinarriak: ilustratzaileen oinarriak 2020
eta hemen ilustratu behar duzuen lana: Bi txantxangorri haritz adarrean
Kontu edizio honetako oharrari!!!: Testuaren tensioa mantentzeko helburuarekin, izenik ez duen protagonistaren generoa argitzen EZ duten proposamenen alde egingo du epaimahaiak.
Ekainaren 26ra arte duzue proposamenak bidaltzeko, animo!!!!
Bi txantxangorri haritz adarrean, Yolanda Larreateguiren lana. Zorionak!!!!!
Aurten 21 lan aurkeztu dira, iaz baino 9 gehiago, Epaimahaikideak Patxi Zubizarreta idazlea, Iñaki Aldekoa Erein argitaletxekoa eta Marieli Ituarte izan dira, eta hau da beraiek esandakoa lanari buruz:
“Bi txantxangorri haritz adarrean” narrazioa indartsua eta sentikorra da. Narratzailea zuka ari zaio Magiri (beste protagonistari), baina ZUKA horretan irakurleok ere barne hartzen gaitu eta interpelatuta sentitzen gara une oro.
Oso txukun idatzita dago, argia eta garapen argikoa da.
Narrazioan bi gai nagusitzen dira eta biak ere sentiberatasun handiz daude garatuta. Bi gai horiek dira ipuinaren indargunea, gure gizartean biek ala biek tabu izaera gordetzen baitute gaur egun ere. Barkatuko diguzue, baina ez ditugu bi gaiak zein diren hemen aipatuko, narrazioan barneratu eta deskubritu egin behar direlako, idazleak egin dituen hitz joko eta baliabideen artean.
Yolandak Peru Abarka Album Lehiaketaren 1. edizioa ere lortu zuen, 2006an, “Zaharrak berri, euriak” lanarekin, Elena Odriozolak ilustratutakoa.
Beno, orain ilustratzaileen txanda zabalduko da
Aupa denoi!
Berandu baina seguru. Peru Abarka Album Lehiaketa 2020 martxan dago
Otsailaren 28ra arte duzue zuen lanak bialtzeko. Animatu!!!
Oinarriak hemen: Idazleen oinarriak 2020
Karmele Mitxelenak irabazi du aurtengo idazle lehiaketa ERAKUSLEIHOAN lanarekin.
Epaimahaikideen esanetan: Egileak harreman latz eta hotza kontatzen digu narrazio honetan, baina lortzen du irakurlea harrapatu eta bereganatzea hitz eta pasarte landuak eta dotoreak baititu. Dotoreak eta landuak hitzak, pertsonaia nagusien bizitzei kontrapuntua jarri nahian, akaso. Egoeren deskribapenetan bost zentzumenak jarri ditu dantzan eta zenbait pasartetan: “begiak itxita hobeto usaintzen da portua” gailen agertzen dira. Tonu tristea, malenkoniatsua, da nagusi, baina azken finean kontatzen duen hori ere halakoxea da eta sintonia berean daude.
Epaimahaia Iñaki Aldekoa (Ereinetik); Mari Eli Ituarte (Markina-Xemeingo udaletik) eta Patxi Zubizarretak osatu dute, idazkari lanetan Igor Idoeta (Markina-Xemeingo Herri Biblioteka)
Orain ilustratzaileen txanda zabaltzen da, animatu!!!
PERU ABARKAren edizio honetan 32 lan aurkeztu dira.
Kalitate handiko lanak egon dira tartean. Hala ere, bat hautatu eta saritu behar da, eta aho batez aukeratua izan da EZPAINETAKOA izenburua daramana.
Irudi ezberdinen erabilerarekin elikatzen du istorioa. Han eta hemen egitura apurtzen duten esaldiek ematen diote biribiltasuna.
Hausnarketarako abiapuntu ederra ematen du; baita kritikarako ere: gizartea, zenbait jarrera…
Freskoa eta heldua da aldi berean kontatzeko modua, tratatutako gaia erraza ez izan arren.
Hitz gutxitan adierazita: indar handiko ipuina.
ZORIONAK ANE!!!!!!!
Hemen ditugu aurtengo idazleen oinarriak, animo!! Idazleen oinarriak 2018
Prest dugu dena Durangoko Azokarekin batera aurtengo oinarriak argitaratzeko aurten erein argitaletxearen laguntza izango dugu, eta ongi etorria eman nahi diegu gure lagun berriei!!!
Aurtengo Peru Abarka lehiaketaren saria eman gabe utzi da, epaimahaiaren ustez, proposamen interesgarriak aurkeztu diren arren, zenbaitzuk gai eta ikuspegiz berritzaileak benetan, hizkuntzari eta kontakizunaren egituratzeari dagokionean, behar besteko zuzentasuna agertu ez dutelako.
Beraz hau da edizio honen amaiera, ilustratzaileen lehiaketa bertan behara geratzen da.
Datorren urtean hemen izango gara bueltan. Ondo izan!!!